Zabalik doako sistema bat da, astero Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen diren gaiai buruzko informazioa Internet bidez jasotzeko.

Zabalik-ek harpidetza bitartez funtzionatzen du eta horretarako bi modu daude:

  1. Gai orokorrak, pertsona, organismo, erakunde bakoitzak bere interesaren arabera zerrenda batetik aukeratuak.
  2. Gai zehatzak, eztabaidarako aurkeztutako gai berrienen zerrendatik aukeratzen direnak.

Zabalik-eko harpidetza egiten duenak posta elektroniko bidez jasotzen du, astean behin, tramitatzen ari diren gaietatik bere ineteresekoak direnen zerrenda.

Postak bi fitxategi erantsi ditu:

  1. bata, tramitazioko azken egunetan berrikuntzaren bat izan duten gaien zerrendarekin.
  2. bestea, gai horiei buruz hurrengo egunetarako aurreikusitako eztabaidekin.

Gai bakoitzean esteka bat aurkituko duzu eta bertatik hel zaitezke horri buruzko dokumentazio guztira: aurkeztutako testuak, argitalpen ofizialak, epeak, erantzunak, txostenak, eztabaidak eta eztabaiden testu eta bideoak.