Eusko Legebiltzarrak legealdi-ahalmena du, bere aurrekontuak onartzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza bultzatu eta kontrolatzen du, hori guztia Lurralde Historikoetako erakundeen aginpideen kaltetan gabe.

Bere ahalmena Euskal Herriak zuzenean emandakoa da, bere ordezkariak aukeratzeko hautaketa orokorra, askea, zuzena eta sekretua delarik.

Hauteskundeak lau urtez behin izaten dira. Legealdi bakoitzak iraunaldi hori du, baina Legebiltzarra ezaba daiteke aldi hori bete baino lehen, aurreikusita dauden legezko arrazoirik izanez gero.

Legealdiak honako hauek izan dira:

Legealdia Eratze bilera Ezabatzea
XI 2016-10-21  
X 2012-11-20 2016-08-02
IX 2009-04-03 2012-08-21
VIII 2005-05-16 2009-01-02
VII 2001-06-08 2005-02-21
VI 1998-11-25 2001-03-20
V 1994-11-30 1998-09-01
IV 1990-12-18 1994-08-30
III 1987-01-08 1990-09-01
II 1984-03-22 1986-10-01
I 1980-03-31 1984-01-19