Azterlanen Zuzendaritzak informazioa eta eduki dokumental eta bibliografikoak bilatzeko honako baliabide hauek eskaintzen ditu:

Dokumentuak, Dosierrak. Azterlanen Zuzendaritzak prestatzen dituen dosier eta oharrak eskuratzeko datu-basea da; halaber, Infoberriak asteroko berripapera prestatzeko erabiltzen diren dokumentuak ere badaude eskuragai.

Zerbitzu Juridikoen Doktrina. Eusko Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoek prestatzen dituzten txosten, irizpen eta oharren zerrenda (barneko sarbidea).

Liburutegiaren katalogoa. Legebiltzarreko liburutegiak kudeatzen dituen funts bibliografikoetarako sarbidea.

Erregelamendu parlamentarioari buruzko bibliografia. Erregelamendu parlamentarioari dagozkion material bibliografikoen bilketa (barneko sarbidea).

BILATU HEMEN ERE…

  • Lan parlamentarioak Aurkeztutako ekimenen, eztabaida parlamentarioen eta onartutako ebazpenen kontsulta.
  • Legeen bilduma. Legebiltzarrean onartutako, konkordatutako eta etengabe eguneratutako lege guztien bilketa, legeen garapenerako xedapen orokorren erreferentziaduna.

BALIABIDE GEHIAGO…

  • Dialnet. Diziplina anitzeko artikulu eta dokumentuak lokalizatzeko datu-basea da. Legebiltzarreko liburutegiko aldizkari gehientsuenak datu-base horretan ere badaude.
  • Red_Parlamenta. Parlamentu autonomikoen jarduera parlamentarioa eta baliabide dokumentala atzitzeko ataria.