ASTEARTEA 2017-02-21

12:30 Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea

Tokia: 1. aretoa

Gaia: - EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Aiaraldean (Nerbioi ibaia barne) premiazko saneamendu plan bat garatzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0019).
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala onartzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0020).
- Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Eusko Trenbide Sarearen hiriguneetako tarteetan babes akustikoak jartzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zezenketari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0086).
16:00etan
- Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren agerraldia, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal dezan nola kontziliatu bere lan-jarduera eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusirako designatua izatea, eta zer interes-gatazka izan daitezkeen horien artean etikaren, gobernu onaren eta konduktaren ikuspuntutik (11\10\06\03\0017).

Organo: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea

Dokumentua: 20170321/8960.pdf

Emisioa: 1Kanala