OSTEGUNA 2017-02-23

9:30 Ohiko osoko bilkura

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Aldaketa zerrenda: Beste puntu batzuk sartu egin dira (Aldez aurreko gaiak)

Gaia: Gai-zerrenda:
Aldez aurreko lehenengo gaia: Behin betiko ebaztea otsailaren 16ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, zerga erreformari buruz. (11\11\02\01\0007)
Aldez aurreko bigarren gaia: Behin betiko ebaztea otsailaren 16ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, argiaren azken prezioak erregulatzeari buruz. (11\11\02\01\0087)
1. Mozioa, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, egungo marko juridiko-politikoaren mugen kudeaketa soiletik harago joateko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0002)
2. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, pobrezia desagerrarazteko estrategia bat abian jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0069)
3. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak hedabide bati egindako adierazpenei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0040)
4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, indarkeria matxista gure gizartetik desagerrarazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0028)
5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, oporretan eskola-jantokiak irekitzeko beharrari buruzko mozioaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0056)
6. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko ostalaritza-sektoreari estatus berri bat eman beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0048)

Organo: Ohiko osoko bilkura

Dokumentua: 20170223/8875.pdf

Emisioa: 1Kanala