OSTIRALA 2017-06-23

9:30 Kontroleko osoko bilkura

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Aldaketa zerrenda: Puntu batzuk erretiratu egin dira (19. puntua)

Gaia: Gai-zerrenda:
1. Galdera, Joseba Egibar Artola Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, legealdiaren lehen zatiaren inguruko balorazioari buruz, gobernu-programan onartutako konpromisoak betetzeari dagokionez. (11\10\05\01\0166)
2. Galdera, Jasone Agirre Garitaonandia EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, euskararen erabilpenari dagokionean EITBk aplikatzen duen irizpideari buruz. (11\10\05\01\0159)
3. Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Cel Technologies and Systems enpresari buruz. (11\10\05\01\0162)
4. Galdera, Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, merkataritza-sektorearentzako laguntzei buruz. (11\10\05\01\0165)
5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin izandako bilerari buruz. (11\10\05\01\0158)
6. Galdera, Borja Sémper Pascual Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nazioarteko Zibersegurtasun Zentroarekin duen erlazioari buruz. (11\10\05\01\0155)
7. Galdera, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Alardezaleak taldeak egindako gonbidapenari buruz. (11\10\05\01\0157)
8. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Euskadiko Airearen Kalitate Sarea diseinatzeko irizpideen eta informazioa administrazio eskudunei helarazteko protokoloen gainean. (11\10\04\01\0011)
9. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, ekainaren 25eko lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruz. (11\10\04\01\0071)
10. Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Ekonomiako sailburuari egina, fiskalitateari buruz. (11\10\05\01\0161)
11. Interpelazioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Haurreskolak partzuergoko kudeaketa zuzentzeko hartuko dituen neurriei buruz. (11\10\04\01\0074)
12. Interpelazioa, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Gipuzkoako ekialdea bizi-euskarri aurreratuko unitate medikudun batez hornitzeari buruz. (11\10\04\01\0076)
13. Galdera, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Urduñako udal-egoitzako sukaldeari buruz. (11\10\05\01\0160)
14. Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, Hondarribiako Zaldunborda Gaina eremuan merkataritza makrogune bat eraikitzeko egitasmoari buruz. (11\10\05\01\0163)
15. Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, EITBren estilo liburuari buruz. (11\10\05\01\0154)
16. Interpelazioa, Javier Ruiz de Arbulo Cerio Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeari buruz. (11\10\04\01\0073)
17. Interpelazioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, lan-istripuen gorakadaren atzean dauden egiturazko arazoak ezabatzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. (11\10\04\01\0075)
18. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Lan eta Justizia Sailak auzitegiko medikuekin duen gatazka konpontzeko beharrari buruz. (11\10\05\01\0156)
ERRETIRATUA 19. Galdera, Edurne García Larrimbe Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Iurretako Fundación Nodular Flesic SA enpresaren egoerari buruz. (11\10\05\01\0164)

Organo: Kontroleko osoko bilkura

Dokumentua: 20170623/9060.pdf

Emisioa: 1Kanala