OSTIRALA 2017-02-17

9:30 Kontrolerako osoko bilkura

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Aldaketa zerrenda: Puntu batzuk beste baterako utzi dira (6. puntua)

Gaia: Gai-zerrenda:
1. Galdera, Irune Berasaluze Lazkano Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, Euskal Administrazio Publikoko langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteari buruz. (11\10\05\01\0039)
2. Galdera, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, azken Ekonometroak pentsioen euskal sistemaren bideragarritasunaren inguruan agertutakoaren gainean Jaurlaritzak duen iritziari buruz. (11\10\05\01\0040)
3. Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, EITB taldeko kaleratzeengatiko epaiketei aurre egite aldera Kultura Sailak bere gain hartu behar duen gastuari buruz. (11\10\05\01\0028)
4. Galdera, Alexia Castelo de Sa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Justiziako Konferentzia Sektorialean Erregistro Zibila defendatzeari buruz. (11\10\05\01\0035)
5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko aurrekontu orokorrak onesten dituen lege-proiektuari buruz. (11\10\05\01\0037)
6. BESTE BATERAKO UTZIA Interpelazioa, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikari buruz. (11\10\04\01\0003)
7. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ondarroako (Bizkaia) Kamiñalde auzoko magaleko luiziari buruz. (11\10\04\01\0023)
8. Interpelazioa, Leire Pinedo Bustamante EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontzertu Ekonomikoa eta kupoa negoziatzeko Jaurlaritzaren estrategiari buruz. (11\10\04\01\0026)
9. Galdera, Borja Sémper Pascual Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, abiadura handiko trenari buruz egindako adierazpenen gainean. (11\10\05\01\0038)
10. Galdera, Larraitz Ugarte Zubizarreta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, abiadura handiko trenari buruz. (11\10\05\01\0029)
11. Galdera, Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Sorian egin nahi duten abeltegi erraldoiaren inguruan. (11\10\05\01\0041)
12. Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, euskal familientzako laguntzetako murrizketei buruz. (11\10\04\01\0025)
13. Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, larrialdiei aurre egiteko SOS Deiak zerbitzuari buruz. (11\10\05\01\0001)
14. Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Ekonomiako sailburuari egina, euskaldunei zergak igotzeari buruz. (11\10\05\01\0031)
15. Galdera, Juana De Bengoechea Estrade Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, lanbide-heziketa duala finantzatzeari buruz. (11\10\05\01\0032)
16. Interpelazioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, 20 urtetik beherako gazteen % 100ek euskaraz jakiteko egitasmoen inguruan. (11\10\04\01\0024)
17. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Herritarren Segurtasunerako Legeari buruz. (11\10\05\01\0036)

Organo: Kontrolerako osoko bilkura

Dokumentua: 20170217/8874.pdf

Emisioa: 1Kanala