OSTEGUNA 2017-11-16

9:30 Ohiko osoko bilkura

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Gaia: Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia. Behin betiko ebaztea azaroaren 9ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, Osakidetzak duen irisgarritasunari buruz. (11\11\02\01\0252)
1. Mozioa, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kataluniako Errepublika independenteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0039)
2. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, arreta goiztiarrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0040)
3. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, General Electric enpresak Ortuellan duen lantegia ixteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0041)
4. Mozioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, lan-istripuen gorakadaren atzean dauden egiturazko arazoak ezabatzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0030)
5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, sare publikoaren baliabideak hobetzeko asmoz Euskadiko 2018ko Aurrekontu Orokorretan BPGaren % 0,5 Hezkuntzarako gehitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0255)
6. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Justizia Administraziorako prozesu-kudeaketa komunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0273)

Organo: Ohiko osoko bilkura

Dokumentua: 20171116/9347.pdf

Emisioa: 1Kanala