Arbitraje Batzordeari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetako foru-instituzioek eta Elkarte osorako instituzioek autonomi edo foru-eskuduntzen titularitateari buruz jar ditzaten arazoak aztertzea eta ebaztea, eta batzuen eta besteen organo exekutiboen artean sor daitezen eskuduntza-auziak erabakitzea.

Araudia

Autonomi Estatutuaren 39. atalak dioenez, Autonomia Erkidegoaren eta lurralde historiko bakoitzaren instituzioen artean sor daitezkeen auziak Eusko Jaurlaritzak eta interesaturik dagoen lurraldeko foru aldundiak erdibana izendatutako ordezkariek osaturiko eta Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria buru deneko ebazpen batzorde baten erabakiari menpetuko zaizkio, Eusko Legebiltzarraren lege batek erabakiriko prozeduraren arauera.

Batzorde hua gauzatzeko eta  garatzeko Legebiltzarrak onetsi zuen 13/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Arbitraje Batzordea arautzen duena