Eusko Legebiltzarrak erakunde garden eta parte-hartzailea izan nahi du.  Helburu eta nahi  hau, bestalde, legez betetzera behartuta dago,  gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, halaxe xedatzen baitu. Hau guztia egikaritu eta bermatzeko,  beharrezko neurriak jarri ditu herritarrentzat interesgarri izan daitekeen informazioa modu aktiboan argitaratzeko eta zabaltzeko:  Legebiltzarraren antolamendua, plangintza, lege mailan garrantzia duen informazioa, informazio ekonomikoa, aurrekontuei buruzkoa eta estatistikoa.

Gardentasun Legeari esker, herritarrek Informazio Publikora Iristeko Eskubidea  egikaritu dezakete  jarduneko publizitatea iristen ez den arloetan.

 Helburu hori hartuta, Atari honek herritarren esku jartzen ditu berauek informazio publikora iristeko – dagokion eskabide- orria bete eta bidalita- eta  euren eskabideen edukia kontsultatzeko beharrezko erremintak.

Eskabide orria erabiltzeko, bestalde, nahitaezkoa izango da ziurtagiri digital baten bidez identifikatzea (Izenpe edo NAN-e).